Sansebastianetako abestiak entzungai dira Uztarria.eus-en

Uztarria.eus | Festak
2020ko urt. 8a, 09:14

Gabonak bukatuta, sansebastianetan murgiltzear da herria, eta data seinalatu horiek gerturatzen ari direla eta Uztarria.eus-ek entzungai jarri ditu danborradako abesti guztiak. Hedabide honek duela urte batzuk jarri zituen pieza denak entzungai SoundCloud atarian, eta aurten ere kanta horien bilduma osatu du –goian dago abesti zerrenda–.

Urte ugari dira Azpeitiko Udalak sansebastianetako abestiak disko batean jaso zituela; abesti horietako asko Azpeitian soilik jotzen dira, hala nola Alardea, Agurra, Mandioko polka, Soreasuko Sebastian, Goizeko Izarra eta San Sebastian diana. Horiek denak Jose Luis Frantzesenak, Jose Maria Gurrutxaga Txokolok eta Jose Inazio Aldalurrek egindak edo moldatuak dira.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu