Sanagustin dantzan jarri du Green Valley musika taldeak

Uztarria.eus 2019ko abe. 17a, 12:30

Green Valley musika taldeak kontzertua eman zuen joan den larunbatean Sanagustin kulturgunean. Dancehall eta reggae doinuak uztartzen ditu taldeak, eta aldarrikapen sozialak dira nagusi haien hitzetan. Bajo la piel azken estudioko lana aurkeztu zuen euskal herritarrez eta katalanez osatutako taldeak Azpeitian, eta erantzun ona izan zuen emanaldiak. Izan ere, giro ederra sortu zen Sanagustinen; dantzan eta kantuan aritu ziren bertaratu ziren ikus-entzule gehienak. Ander Valverde abeslariak Uztarriak egindako elkarrizketan azaldu zuenez, "une gorenean" dago taldea, eta hala berretsi zuten Azpeitian eskainitako zuzenekoan.

Kontzertuan Nora Alberdik hartutako irudiak dira honako hauek. Ikusi argazki gehiago, lotura honetan.