Dapa, kultur sorkuntzaren asteazkeneroko zita bihurtzeko pronto

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 29a, 08:59

Kulturzaleen aurrean eta lagunartean aurkeztu zuten atzo iluntzean Dinamoa sormen gunean Dapa, kultur sorkuntzari eta sortzaileei eskainitako ikus-entzunezkoen proiektu berria. Kultur sorkuntzaren asteazkeneroko zita bihurtzeko pronto dator Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak ekoiztu, Jalgik sustatu eta Fagorrek eta Tabakalerako 2deo Ikus-entzunezko Laborategiak babestutako proiektua.

Herenegun zabaldu zuten sarean orain arte egindako lanaren lehen emaitza, Juan Palacios zinemagile eibartarrari eskainitako erreportajea. "Beste hamar grabatuta" dituztela aurreratu zuen atzoko aurkezpenean Nora Alberdik; aurkezpenean ondoan izan zituen Yuri Agirrerekin eta Ander Mujikarekin batera, Daparen lantaldeko irudi, soinu eta produkzio lanetaz arduratzen da azpeitiarra. Banan-banan igotzen joango dira Internetera, "asteazkenero", bideo-erreportajeak. Xabier Gantzarain dapakideak gogoratu bezala, berezko tokia eta gordailua izango du bilduma osoak Dinamoa.eus webgune berrian. Dagoeneko eginda dituztenei beste sei erreportaje gehitzea da Dapakoen asmoa, eta horiekin lehen denboraldia osatzea. "Hortik aurrerakoari dagokionez, denborak esango du zer pasatuko den", esan zuen Alberdik.

Egoitz Arruti zinegotziak ere hartu zuen hitza Daparen aurkezpenean. Udalarentzat "sormena gakoa" dela adierazi zuen Arrutik, eta Dinamoaren potentziala goraipatu zuen, "eraikin bezala eta bertan sortzen den guztia" kontuan hartuta. "Auskalo noraino iritsiko den", esan zuen. Daparen moduko ikus-entzunezko proiektu bat gauzatzearen meritua ere azpimarratu zuen, arloaren "garrantziagatik" eta "zailtasunengatik"; eta gogora ekarri zituen, bukatzeko, udalak urtero ematen dituen Sorkuntza Bekak, eta horiek eskuratzen dituztenek egiten duten lana.

Hitzartzeen ondoren, eta antolatzaileek prestatutako mokaduez gozatu aurretik, orain arte argia ikusi duen Dapa bildumaren lehen erreportajeaz gain, datozen bi asteazkenetan sarera igoko dituztenak ikusteko aukera izan zuten, primizian, Dinamoan elkartutakoek: Rouge Elea zirku-antzerki konpainiaren gainekoa bata, eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariarekin osatutakoa, bestea.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Perikomotxala | 2019-11-29 : 11:35

Dapa, Dinamoa.... Herrian zeinek daki zer eta zertarako diren??

Gora Kulturaren Txiringitoa!!!

Tx | 2019-11-29 : 11:55

Ba mekanizaue ta muebliek ite eztien taller bat.
Kultura sortzeko eta beste edozein ideia, adibidez beste erabateko lan eiteko era bat produkziyuen ta produktibitatien oinarritze eztana.
Gero nahik dunak kontsumitzeko, ordainduta noski. Ta diru horrekin zergak ordaindu eta herriye aurrea emateko.
Dana eztek automoziyue, eraikuntza, energi berriztagarriyek, ta haure oso ondo zeok.
Azken finin ikutu ezin dan produkto bat.

Perikomotxala | 2019-11-29 : 12:54

Nonbaiten ikus al daiteke Kulturaz izeneko enpresa honetan zmat langile dauden eta bakoitzak zer edo zertarako dagoen?

Tx | 2019-11-29 : 17:55

Juakinek itezuna inber, jun da jakin

Elizkalekue | 2019-11-29 : 18:53

Ai perikomotxala, ai perikomotxala.

Kulturaz ez dek enpresa soil bat. Kulturaz irabazi asmoik gabeko kooperatiba sozial bat dek. Eta ni bertako bazkide norbanakoa nauk.
Juliyuen eindako azken kooperatiba batzarrien garbi gerau huan kooperatiba honen autofinantziaziyue azken 5 urtetan %94kue dela.
Hau dek mekanizaue edo mueblie edo nahi dekan letxien dabiltzen enpresa (irabazi asmo dunak eta sozialetik ezerrez) asko baino haundiyoue. Gure enpresiek (S.A. bat) adibidez askoz laguntza haundiyoue jasotzeik.

Entendiu al dek?
En fin, hiretzat euskerie, hezkuntzie, kulturie, baserritarrak,... danak txiringituek dituk. Edo ez dek ba inbiriye izengo? Pena.

Tx-k esan dikena.Zenbat langile edo beste zeoze jakin nahi badek jun Sanagustinea eta galdeu lasai. Gustoa erantzungo diabe. BaƱo klaro ordun anonimatue galduko huke.

Ba hoxe, Perikomotxala euskerie, ikastolak edo kulturan berri jakin nahi badek JUN DA JAKIN (ikusi ditxiat hire oain arteko aportaziyuek uztarrian)!!!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-11-29 : 19:08

Inkulturaz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu