Azpeitiko XX. Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2019ko urr. 10a, 18:01
Joan zen asteko partida bateko irudia.

18:30ean hasita, Beñatek eta Endikak Matxin III.aren eta Larrañagaren kontra neurtuko dituzte indarrak Izarraitz pilotalekuan. Bigarren partida, berriz, Segurolak eta Arruartek jokatuko dute Goikoetxea V.aren eta Ionen kontra. Sarrerak 17:30etik aurrera erosi ahal izango dira, bi euroren trukean, Izarraitzeko txarteldegian.

Joan zen ostiralean hasi zen Azpeitiko XX. Erremonte Txapelketa, eta bihar izango da lehia horretako bigarren jardunaldia. 18:30ean hasita, Beñatek eta Endikak Matxin III.aren eta Larrañagaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Bigarren partida, berriz, Segurolak eta Arruartek jokatuko dute Goikoetxea V.aren eta Ionen kontra. Ligaxkako partidak datorren astean, urriaren 18an, bukatuko dira: orduan jokatuko dute azken jardunaldia.

Biharko partidarako sarrerak Izarraitz pilotalekuko leihatilan erosi beharko dira, bi euroren trukean. Txarteldegia partidak hasi baino ordubete lehenago, 17:30ean, irekiko dute.

Sei bikote ari dira lehian, bi taldetan banatuta, eta talde bakoitzeko hiru bikoteek elkarren kontra jokatuko dituzte norgehiagokak. Joan zen astean jokatutako partiden arabera, gaur-gaurkoz Ansa II.a eta Labaka zein Goikoetxea V.a eta Ion dira bi taldeetako sailkapenen buruan diren bikoteak. A eta B taldeetako sailkapen buruek jokatuko dute txapelketaren finala urriaren 25ean.