Nora Alberdi: "Atera dudan ondorioa da emakume egin egiten garela"

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urr. 8a, 18:20

Nora Alberdi azpeitiarrak Kuraiosa izeneko dokumentala aurkeztuko du ostiralean, hilak 11, Azpeitiko Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Estreinaldiaren atarian, Alberdirekin solasean aritu da Maialen Etxaniz kazetaria, Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egiten duten Mikrouhinak bideo sortarako.

Zer kontatzen du Kuraiosak? Nolakoa izan da sormen prozesua? Herritarrek zergatik joan beharko lukete dokumentala ikustera? Galdera horiei erantzun die Alberdik. Baina ugari dira Kuraiosaren inguruan sor daitezkeen galderak. Horregatik, ostiraleko emanaldiaren ostean, solasteko aukera izango dute dokumentalaren egileak eta Soreasun elkartzen diren lagunek, Maite Segurolak gidatuta. Modu horretan, esperientziak eta sentipenak elkarbanatzeko leihoa irekiko dute Kuraiosaren bueltan. 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu