Aitor Zubizarretak Caceres Patrimonio de la Humanidad taldean jokatuko du datorren denboraldian

Uztarria.eus 2019ko uzt. 30a, 10:12

Urrezko LEB Ligan jokatuko du taldeak 2019-2020 denboraldian, eta bertan ariko da joko antolatzaile azpeitiarra. Zubizarretak Chocolates Trapa Palencia taldean jokatu zuen joan zen denboraldian; hain zuzen ere, 35 partida jokatu zituen taldearekin ligan nahiz igoera fasean.

Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalariak Caceres Patrimonio de la Humanidad taldean jokatuko du datorren denboraldian, Urrezko LEB Ligan. Joko antolatzaile azpeitiarrak Chocolates Trapa Palencia taldean jokatu zuen iragan denboraldian; hain zuzen ere, 35 partida jokatu zituen taldearekin ligan nahiz igoera fasean. Laugarren postuan bukatu zuen talde horrek denboraldia.

Aurretik Iraurgi Saskibaloi Taldean nahiz Bilbao Basketen jokatu zuen hainbat urtetan Zubizarretak. 2013an LEB Ligan egin zuen debuta ISBrekin, eta ondoren, AEBtara joan zen. Han, Portland Pilots eta Idahoko Unibertsitateko Coyotes taldearekin jokatu zuen. Etxera itzuli zenean Bilbao Basketek fitxatu zuen, eta Sammic ISBn jokatu zuen utzita. Handik Urrezko LEB Ligan aritu zen Palenciarekin.