'Go!azen' telesailaren filmaketak ikusmina sortu du

Uztarria.eus 2019ko uzt. 10a, 15:00

ETB1eko Go!azen telesailaren bosgarren denboraldia ari dira grabatzen Esklabetan, eta grabaketek ikusmina sortu dute herritarren artean. Joan den hilean hasi zuten filmaketa Pausoka ekoiztetxeak eta EITBk; hain zuzen ere, telesailaren Zatoz gurekin bideoklipa grabatu zuten Esklabetan, eta hainbat herritar gerturatu zen hara. Esklabetan grabatzeaz gain, Donostian eta Oiartzunen ere filmatuko dituzte telesailaren hainbat atal.

Basakabi udalekuan neska-mutil talde baten ibilerak kontatzen ditu Go!azenek, eta umorea, maitasun istorioak eta musika dira haren osagai nagusiak.