'Go!azen' telesailaren 'Zatoz gurekin' bideoklipa grabatu dute Esklabetan

Uztarria.eus | Komunikabideak
2019ko eka. 17a, 11:56

ETB1eko Go!azen telesailean datorren denboraldian parte hartuko duten aktoreek Zatoz gurekin! bideoklipa grabatzen aritu dira goizean Esklaben atarian. Irrifarrea ahotik kendu gabe aritu dira aktoreak Iker Laurobak sortutako abestiaren koreografia egiten, Javier Garcia de Vicuñaren eta Itziar Gomezen zuzendaritzapean. Pausoka ekoiztetxeak eta ETBk ekoizten duten telesailaren bosgarren denboraldiaren atariako ekimena izan da gaur egin dutena, bihar hasiko baitira grabatzen atal berriak. Hain zuzen ere, beste urte batez Azpeitiko Esklabetan egingo dituzte grabaketak. Azpeitian ez ezik, Donostian eta Oiartzunen ere grabatuko dute telesaila, bederatzi astetan.

Basakabi udalekuan neska-mutil talde baten ibilerak kontatzen ditu Go!azenek, eta umorea, maitasun istorioak eta musika dira haren osagai nagusiak.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu