XIX. Pourrak 224 apustu ditu, inoiz baino gehiago

Uztarria.eus 2019ko uzt. 6a, 15:31

Irabazleak 1.344 euro jasoko ditu, bigarrenak 896 eta hirugarrenak 448. Horiez gain, 4., 13., 42., 69, 100., 136, 155., 177., 200. eta 214. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hemeretzigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 214 apustu izango ditu aurtengo jokoak; inoiz baino gehiago, iazko edizioan ezarritako marka hautsita. Gaur, uztailak 6, hasi eta uztailaren 28an bukatuko da 2019ko Frantziako Tourra –orduan amaituko da Pourra ere–.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'19ren helbidea: http://uztarria.eus/pourra/2019.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da: Erdikaleko bigarren zenbakian, Agirre oparidendaren aurreko lokalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

2019ko Pourraren irabazleak 1.344 euro jasoko ditu, bigarrenak 896 eta hirugarrenak 448. Horiez gain, 4., 13., 42., 69, 100., 136, 155., 177., 200. eta 214. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.344 euro.
  • 2.goak: 896 euro.
  • 3.goak: 448 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Ardo sorta.
  • 42.goak: Ardo sorta.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 100.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua.
  • 136.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 155.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 177.goak. Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 200.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 214.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.