210 apustu ditu, azkenean, XVIII. Pourrak

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 13:58

Apustutokietako batean epearen barruan utzitako baina entregatu gabe gelditu ziren bederatzi apustu gehituta, eta lehen bi etapetako sailkapenak apustu berriekin eguneratuta, honela dago taldeen sailkapena, gaurko etaparen atarian. Apustu berriak gehituta, sari nagusien kopuruak ere potoldu dira: 1.260 euro jasoko ditu Pourraren irabazleak, 840 euro bigarren sailkatuak eta 420 euro hirugarrenak.

Inoiz baino apustu gehiagorekin abiatu zen zapatuan, 2018ko Frantziako Tourrarekin batera, Uztarriaren XVIII. Pourra, baina are apustu gehiago ditu orain. Izan ere, apustutokietako batean epearen barruan utzitako baina entregatu gabe gelditu ziren bederatzi apustu gehitu dira. Horiek gehituta, eta lehen bi etapetako sailkapenak apustu berriekin eguneratuta, honela dago taldeen sailkapena, gaurko etaparen atarian.

Ondorioz, sailkapeneko lehen hiru postuetan sailkatzen direnek jasoko dituzten diru-sariak ere inoizko potoloenak izango dira: 1.260 euro jasoko ditu Pourraren irabazleak, 840 euro bigarren sailkatuak eta 420 euro hirugarrenak. Kopuruak eta azken postuari beti dagokion saria eguneratuta, eta beste sari bat gehituta, honela geldituko da, beraz, aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.206 euro.
  • 2.goak: 804 euro.
  • 3.goak: 402 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Ardo sorta.
  • 40.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 100.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 126.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua.
  • 150.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 177.goak: Uztarriaren saria.
  • 201.goak: Ardo sorta.
  • 210.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Mila esker parte-hartzaile guztiei, barkatu eragozpenak, eta onenak irabaz dezala Pourra'2018.