Pablo Etxeberria igerilariari harrera egin diote udaletxean

Uztarria.eus 2019ko mai. 10a, 19:02

Master mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen joan den apirilaren 28an Pablo Etxeberria igerilari azpeitiarrak, eta lorpen horren aitortza jaso du udaletxean, Azpeitiko Udalak egin dion harrera ekitaldian. Etxekoak eta Izarraitz Igeri Elkarteko kideak ondoan zituela, oroigarria eta lore sorta jaso ditu Etxeberriak Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuaren eskutik.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)