Pablo Etxeberria Espainiako txapeldun, 800 metro librean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 30a, 10:04
Igandean, San Prudentzio egunean, Gasteizen izan zen Pablo Etxeberria Espainiako Master Txapelketan parte hartzen. Azpeitiarra nahikoa neketsu joan zen lehiara; izan ere, txapelketa aurreko egunetan Calellako stagean karga handiko entrenamenduak egin zituen, eta horrez gain, urdaileko arazoak izan ditu. Hala ere, bere mailakoen artean (20-24 urte bitartekoak), 800 metro libre proban lehen postua lortu zuen, bere denbora onena ez bazuen ere. Azpeitiarrak urrezko domina eskuratu zuen, beraz.\ \ Izarraitz igeri elkarteak taldeko masterrak animatu nahi ditu, itsas zeharkaldiez aparte, igerilekuko txapelketetan parte hartzera. Gora zuek!\ \ Zorionak, Pablo, eta errekuperatu!