Eraitsi dute Done Jakueko apaizetxea

Uztarria.eus 2019ko mai. 1a, 13:02

Done Jakue kaleko apaizetxe zena, Frontoi Txikiaren aldamenean altxatzen zen eraikina, ez da dagoeneko. Joan den apirilaren erdian hasi zituzten etxea botatzeko lanak, eta dagoeneko bukatu dute eraistea. Argazki honetan ikus daitekeenez, obra-hondarrak daude orain eraikinak lehen betetzen zuen tokian. Duela urtebete jakinarazi zuen Udalak apaizetxe zaharra erosi zuela, eta bertan lau etxebizitza eraikitzeko asmoa zuela. Udal sustapenekoak izango dira aipatutako lau etxebizitza berriak.