'Mikrouhinak' saioa

Anariren hitzez eta doinuz jositako kontzertu ederraren printzak

Uztarria.eus 2019ko api. 8a, 17:39

Irudi solteak gurutzatu ditugu, autodefinitu baten gisan, esanahi berriak aurkitu nahiean. Ez dakigu Anariren kontzertu batean kabitzen diren hitz guztiak jaso ote ditugun. Bideo hau osatu dugu bien bitartean, azkoitiarrak joan den zapatuan Sanagustin kulturgunean emandako kontzertuko irudiak eta Autodefinitua kantuaren interpretazioa uztartuta, Kulturaz kooperatibaren, Urola Kostako Hitzaren eta Uztarria Komunikazio Taldearen Mikrouhinak sortarako.