Erdikaleko eromena, zezena irten aurretik

Uztarria.eus | Festak
2019ko mar. 3a, 17:35

Jai Karnabala giro ederrean ospatzen jarraitzen dute azpeitiarrek. Eguerdiko txikiteoaren ondoren, bazkalondoan etorri da eguneko unerik nagusienetakoa: arratsaldeko sokamuturraren irteera. 16:30ean atera da lehen zezena Erdikale barrenean jarritako kamioitik, baino askoz lehenagotik bete-bete zegoen kalea, eta kantuan eta dantzan ibili da dozenaka lagun. Une horien lekuko dira Alberto Belokik grabatu dituen hiru bideo hauek.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

superrra | 2019-03-03 : 20:48

lehengo urtean gure gaztedi koherenteak egin zuen puru pizte ederra ordu honetan, oso polita izan zen. Denon festen atzean ezkutatzen dien gazte balienteek, gero damutu ziela ematen du eta segidan anti-sokamutur bihurtu. Aurten partidu politiko bat egin dute, gaztedi sozialistak izena du eta Euskal Herriarekin zer ikusirik ez du, behar den bezela, marxista eta leninista baino noski abertzalea ez eta ez dute puru piztera deitu. Hala ere, herriak ematen du ez diela obeditu eta ospatzen jarraitzen duela, burgesak dira denak. Betor guregana krisia eta bere beltzez jantzitako mutil ilunak argia eta pintadak egitera.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-03-04 : 14:03

Herri baten extasia

earki | 2019-03-05 : 09:08

afana

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu