Karnabalak 2019

Bukatu berri diren karnabalak "ikusgarriak" izan dira Udalaren arabera

Uztarria.eus | 2019-03-07 : 19:54 | Festak

"Pozik" agertu da Mikel Ibarzabal Udaleko Festa batzordeburua festek utzitakoarekin. Hark, gainera, "normaltasuna" azpimarratu du; izan ere, udal zinegotziaren arabera, ez da aparteko gertakaririk izan jaietan. Herritarrek jaietan izan duten parte-hartzea ere azpimarratu du Azpeitiko Udalak.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Gozatua hartu dute haurrek Urrestillako Karnabal festan

Uztarria.eus | 2019-03-06 : 12:11 | Festak

 

Urtero legez, Astearte Karnabalez ospatu dute Urrestillan mozorro festa. Aspaldiko partez, gainera, Txikuri pilotalekua utzi eta herriko plazan egin zuten festa, eguraldi ona eta martxo hasierako egunen argitasuna aprobetxatuta. Zaku...

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Suzko zezenarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte karnabalak

Uztarria.eus | 2019-03-06 : 08:30 | Festak

 

Amaitu dira karnabalak. Azken egunotan izan da zertaz gozatua Azpeitian, eta atzo, asteartea, suzko zezenarekin, datorren urtera arte agurtu zituzten festak. Erdikalean atera zen zezena, hainbat sokamutil gaztetxok lagunduta, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Giro bikaina, Astelehen Karnabalean

Uztarria.eus | 2019-03-06 : 08:08 | Festak

Astelehen Karnabal gauean askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren herrian. Giro bikaina izan zen Alde Zaharreko txokoetan, Erlo Telebistaren bideo honetan ikus daitekeenez.

Haurrentzat sukaldari tailerra eta sokamuturra, Astearte Karnabal arratsaldean

Uztarria.eus | 2019-03-05 : 17:42 | Festak

 

Azken txanpan sartu dira Azpeitiko inauteriak. Astearte Karnabal arratsaldez, sokamuturra izan da, ohi bezala. 16:30ean irten da zezena Erdikaletik, eta arratsaldean zehar, jende ugari bertaratu da zezena ikustera. Horrez...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Giro ezin hobea, Astearte Karnabal goizeko dianan eta sokamuturrean

Uztarria.eus | 2019-03-05 : 15:03 | Festak

Karnabaletako azken eguna da gaurkoa, eta ohi bezala, diana eta sokamuturra izan dira goizean goiz. 06:15ean, Udal Musika Bandaren eresiarekin piztu da eguna, eta 06:45ean, zezenaren irteera girotzen...

Gaupaseroek ez dute hutsik egin

Uztarria.eus | 2019-03-05 : 11:53 | Festak

Inauteriak ez dira amaitu oraindik. Astearte Karnabala egun tristea izaten da jende askorentzat, baina biharamun handirik ez dutenak ere badira herrian. Batzuek mozorroak erantzi gabe eta festan jarraitzen dute astearteko...

Astelehen Karnabal gaua, Ibizatik Hollywoodera Queen-en erritmora

Uztarria.eus | 2019-03-05 : 10:34 | Festak

 

Giro paregabea izan zen atzo gauean ere Azpeitiko kaleetan. Aurten inoiz baino gehiago izan dira Astelehen Karnabal eguerditik edo arratsaldetik mozorrotuta ibili direnak, baina gauean egin zuen eztanda mozorroen festak...

»» Ikusi argazki guztiak (66)

Umeen asteleheneko mozorro festa, irudietan

Uztarria.eus | 2019-03-05 : 10:10 | Festak

Astelehen Karnabal eguerdiko kalejira jendetsuaren irudiak jaso ditu bideo honetan Erlo Telebistak. Umeen mozorro festaren argazkiak ere ikusgai daude webgunean.

Ez du etenik mozorroen festak

Uztarria.eus | 2019-03-04 : 18:09 | Festak

 

Karnabaletan murgilduta dago Azpeitia, eta festa usaina nabaria da bazter guztietan. Goizean, sokamuturra izan da gaztetxoentzat, eta, haren ostean, mozorro desfilea egin dute ehunka herritarrek Alde Zaharreko kaleetatik. Ordurako festan...

»» Ikusi argazki guztiak (17) »» Erantzunak: 3 (Spirit82, Gabiriko Pablo, Iepee)

Mozorroz eta kolorez jantzi dira Azpeitiko kaleak Astelehen Karnabalean

Uztarria.eus | 2019-03-04 : 13:57 | Festak

 

Atzoko Elegante Eguna igarota, karnabalekin jarraitzeko mozorroen festan murgildu dira herritarrak gaur eguerdian. Adin guztietako lagunak animatu dira urtez urte gero eta indar gehiago hartzen ari den Astelehen Karnabaleko mozorro...

»» Ikusi argazki guztiak (76)

Elegante Eguna, irudietan

Uztarria.eus | 2019-03-04 : 12:15 | Festak

Atzo egun berezia izan zen Azpeitian: Elegante Eguna. Eguraldia lagun, jendetza izan zen kalean egun osoan zehar. Eguerdi parteko irudiak bildu ditu Erlo Telebistak bideo honetan.

Presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko argazkia atera dute ehunka lagunek Elegante Egunean

Uztarria.eus | 2019-03-04 : 11:22

Urtero bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko argazkia atera zuten atzo, Elegante Eguna, ehunka lagunek, plazan. Kalera dinamikak egin zuen deialdia, eta plazara bertaratu ziren lagunek Euskal presoak, iheslariak...

»» Erantzunak: 2 (Kalebaztarrekue, pintxotorpe)

Erdikaleko eromena, zezena irten aurretik

Uztarria.eus | 2019-03-03 : 17:35 | Festak

Jai Karnabala giro ederrean ospatzen jarraitzen dute azpeitiarrek. Eguerdiko txikiteoaren ondoren, bazkalondoan etorri da eguneko unerik nagusienetakoa: arratsaldeko sokamuturraren irteera. 16:30ean atera da lehen zezena Erdikale barrenean jarritako...

»» Erantzunak: 3 (earki, Gabiriko Pablo, superrra)

Eguraldi bikainarekin, elegante

Uztarria.eus | 2019-03-03 : 14:06 | Festak

 

Jai Karnabala elegante hasi da Azpeitian, eguraldi bikainarekin eta giro ederrean. Ehunka herritar elegante jantzita atera da kalera, eta giro paregabea izan da goiz eta eguerdi partean Alde Zaharrean. Izarraitz...

»» Ikusi argazki guztiak (86)

Bilduma onenak ere saria izango du aurten sokamuturraren argazki lehiaketan

Uztarria.eus | 2019-03-02 : 10:40 | Kultura

XL. edizioa beteko du aurten karnabalen bueltan egiten den lehiaketa ezagunak, eta Imanol Eliasen izena eramango duen sari berezi hori gehitzea erabaki dute azken unean antolatzaileek.

 

Txu-txu trena eta jolas parkea, karnabalen atarirako

Uztarria.eus | 2019-03-02 : 08:24 | Festak

Txu-txu trena 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da erabilgarri. Plazan hasiko du ibilbidea tren turistikoak. Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, haurrentzako puzgarriak eta jolasak izango dira plazan. Gainera, bi film emanaldi izango dira Soreasu antzokian: Dragoi Bola: Broly eta El rey.

 

Euskal inauterien jaialdiarekin estreinatu dira karnabalak kalean

Uztarria.eus | 2019-03-01 : 19:53 | Festak

 

Karnabalak iritsi dira kalera. Ostiral Mehe egunez ohi dutenez, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak eta irakasleak kalejiran ibili dira gaur arratsean, euskal inauterien jaialdiarekin aurtengo jaien egitaraua estreinatuz.

Euskal Herriko inaute...

»» Ikusi argazki guztiak (47) »» Erantzunak: 1 (MBL)

Mozorroz jantzi dira ikastetxeetako jolastokiak

Uztarria.eus | 2019-03-01 : 16:39 | Festak

 

Kolorez bete dira gaur, ostirala, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko jolastokiak; izan ere, bi ikastetxe horietan arratsaldez egin dituzte karnabaletako ospakizunak. Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako ikasleek Euskal Herria...

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Ostegun Gizena ospatu dute San Martin egoitzan, hutsik egin gabe

Uztarria.eus | 2019-03-01 : 17:35 | Festak

 

San Martin egoitzako egoiliarrak, langileak, boluntarioak eta lagunak izan dira aurten ere Azpeitian karnabalak ospatzen goiztiarrenak. Atzo arratsaldean, eta urteroko usadioari hutsik egin gabe, Ostegun Gizena festa giroan ospatu zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Emaitzak: 38 | Orriak: 1 2