Nire alabaren kalderero tristeak

Idoia Etxeberria | Iritzia
2019ko ots. 28a, 11:09

Idoia Etxeberriak idatzitako iritzi artikulua da honako hau. Kaldereroen kalejiran jazotako gertaera bat kontatu nahi izan du testuan.

Kaldereroen desfilean 10 urteko nire alabari gertatu zitzaiona kontatu nahi dizuet, bidegabea iruditu zitzaidalako. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.

Alabak desfilean irteteko gogoa zeukan, eta arropak jantzi, eta han joan zen festara. Nik lagunekin utzi nuen eta plazara joan nintzen desfilea ikustera. Kasualitatez, momentu hartan nire alabarekin elkartu ziren lagun guztiak musika eskolako ikasleak ziren. 

Plazan nengoen, nire alaba noiz pasatuko zain. Bere lagun guztiak bai, baina bera ez nuen ikusten. Haietako bati galdetu nion non zen, eta aurpegian antzeman nion ez zekiela zer erantzun. Desfile osoa pasatzen ikusi nuen, eta nire alaba falta. Kezkatzen hasi nintzen, eta etxera deitu nuen, senarra han zegoelako. Eta hark esan zidan alaba ere han zegoela, negar batean joan zela etxera, musika eskolako irakasle batek alde egiteko esan ziolako. 

Baten batek pentsatuko du joatea zuela musika eskolakoak ez zirenen taldera. Lagunen bat izan balu, desfilea hasterako joango zen harengana, baina beste inor ez zeukalako joan zen haiekin. Musika eskolako ikasleak zirenak ere ez ziren instrumentuak jotzen ari, nire alaba bezalaxe zihoazen, zartagin eta mailu banarekin. Horrenbeste molestatzen al zuen? Ez zait iruditzen denok ondo pasatzekoa den festa batean, ume bati trago mikatz hori pasarazteko beharrik dagoenik.   

Besterik gabe, ondo pasa karnabalak! 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Unax | 2019-02-28 : 11:58

Animo Idoia eta nola ez zure alabari.
LOTSAGARRIA Musika eskola bezalako talde bateko irakaslearen portaera, ez da lehenengo aldia, Idoiak komentatzen duen aurtengo desfilean, ez dakit zer pentsatzen duten musika eskolako irakasle hauek, baina denbora guztian desfilean zeuden beste herritarrengandik distantzia mantentzen zuten, naiz eta gure inguruan udaleko zinegotzi batek "benga benga" esan, musika eskolako irakasle batek bere ikasleei aginduak ematen, egon pixka bat, "aparte joateagaitik"
Zer uste dute musika eskolako hauek? agian sartagia jotzen ere onenak direla ala? ba oso oso deskuidatuta zaudete, eta herritarrak nazkatuta zuek bezalakoekin.

ANIMO IDOIA eta zure ALABAri

Izarraitzpe | 2019-02-28 : 12:33

Ikaragarria iruditzen zait hau. Ez da lehen aldia Musika Eskolakoen aldetik horrelako diskriminazio jarrerak entzuten direla.

Alde batetik ulertzen dut irakasle horiek beraien ikasleekiko erantzunkizuna dutela zerbait gertatu ezkero eta orduan hauen gaineko arreta berezia dutela, baina jarrera batzuk ulergaitzak dira. Segregazio honek ez dut uste arrazoi hau duenik atzetik, baizik eta "gu musika eskolakoak gara eta zuek ez" bat, nagusitasun bat erakutsi nahiko balute bezala.

10 urteko haur hau bidaltzean galdetu zioten ea bazuen beste lagunik inguruan edo bakarrik gelditzen zen? etxerako bidea bakarrik egin zuela ulertzen dut, eta ez dakit non bizi den, baina pentsatze hutsak sutzen nau.

Musika Eskolaren partetik erantzun bat espero dut.

MBL | 2019-02-28 : 12:46

Ni desfilea ikusten egon nintzen seme alabak kalderero jantzita bertan ziren bitartean. Ez nuen inguruko inorrekin komentatu baina neuri ere inpresio hori egin zidan, alegia Musika Eskolakoek bereizketa bat markatzea nahi zutela besteekiko. Bazirudien bandarekiko ere kolokatzeko toki jakin bat zutela. Nire ustez ezin da bereizketarik egin herritarren artean.

Julane | 2019-02-28 : 14:12

Animo Idoia!!
Hau da hau lotsa Azpeitiko herritar bezela!!
Zer uste dute musika eskolakoak?
Azken finean ondo pasatzeko egun bat da!
Beraiek bakarrik jo nahi badute jo dezatela musika eskolan ,horretarako dute eraikina et!!
Herritar guztiei zuzenduriko egitasmo batean ezin da onartu bereizketarik egitea,are eta gutxiago 10 urteko neskatila bati!!
Animo ta hurrengo urtean berriz ertetzera animatu zure akaba,ez dadila musika eskolako irakasleengaitik etxean gelditu!!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-02-28 : 14:51

Minaren aitorpena eta erreparazioa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2019-02-28 : 15:26

Uztarriak ezabatu egin du erabiltzaile anonimo batek egindako erantzuna, arauak ez errespetatzeagatik.

Mesedez, errespetatu arauak.

Uztarria Komunikazio Taldea

Petral | 2019-02-28 : 21:19

Gabon danoi, ni desfilien erten nun hainbat urtetan bezela. Aurtengue lotsagarriye iruitu zait musika eskolakuen jarrerie. 10urteko neskai eindiyobena eztao bate ondo baino gure umiei sartairik ez jotzeko esan zioten beayen ahotsa tapatzen zutela eta.. 3 urtetik hasi eta 8 urteko umiei... Musika eskolakuek emanaldiye ematie nai badebe beayek montatzie zerbait.....

enpankaleko_ataikue | 2019-03-01 : 09:12

Nik bi gauze komentatzie nahiko nuke:
1- Ados Musika Eskolien partetik jarrerie lotsagarriye dala, eta gertaera hauek ikusita zerbait egin beharra dagola. Nik uste DANON desfilie dala eta ez lukela inungo distantzirik eonber... ondo pasatzeko desfile bat da eta holako portaerak eztatozte bat.
2.- Uztarria bezelako herri aldizkari bat holako gauzetako dala iruitze altzazue?

Izarraitzpe | 2019-03-01 : 09:28

Ez dut uste Uztarria The New York Times denik, informazio zurruna jasotzeko egunkari eta aldizkari asko daude.

Uztarria "Azpeitiko Ataye" da eta, niri beintzat, primeran iruditzen zait herritarrei ahotsa ematea, beraien iritzia plazaratzeko. Komunikabideak komunikatzeko daude eta eskerrak eman beharko genuke horrelako plataforma bat izateagatik, gertatzen diren gauzak kaleko zurrumurruan besterik gera ez daitezen.

Gainera, horrelako gauzetarako ez baina sokamuturrari buruz eztabaidatzeko bai?

pintxotorpe | 2019-03-01 : 12:23

Musika Eskolako supremazismoa beste behin ere agerian geratu da

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu