Artzain-inudeen kalejiran danborra jo nahi dutenentzat deialdia egin du Udalak

Uztarria.eus | Festak
2019ko ots. 12a, 17:05

Kalejiran bi abesti joko dituzte danbor-jotzaileek, eta horiek prestatzeko bi entsegu antolatu ditu Udalak. Saio horiek otsailaren 22an eta 28an izango dira, 20:00etan hasita

Iaz artzain-inudeen kalejiran ateratako irudia. (Azpeitiko Udala)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Bi aste pasatxo falta dira Karnabaletarako, eta azken urteetako moduan, Jai Karnabalean artzain-inudeen kalejiran aterako den danbor taldea osatzeko deialdia egin du Udalak. Hain zuzen ere, herritarrei danborra jotzen ateratzeko deia egin die erakundeak.

Danborra jotzen atera nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute, Kultura Saileko bulegora joanda edo 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Kalejiran bi abesti joko dituzte danbor-jotzaileek, eta horiek prestatzeko bi entsegu antolatu ditu Udalak. Saio horiek otsailaren 22an, ostirala, eta 28an, osteguna, izango dira, 20:00etan hasita, Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola kalea 6, behea). Udalak azaldu duenez, danbor taldean parte-hartzeko izena ematen duten herritarrek entseguetara bertaratu beharko dute.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2019-02-12 : 19:48

Hola, San Sebastianetan danborra jotzeko amorratuta egoten da jendea ta karnabaletan ez hainbeste. Urtero ayuntamentotik jende eske dabiltza ta probleman bat badago, eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu