Uztarriaren zozketak

Luis San Juanek eta Mikel Astigarragak irabazi dituzte Luar Na Lubreren kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko ots. 9a, 10:02

Galiiziako folk taldeak gaur 22:00etan Soreasu antzokian emango duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean Uztarria Komunikazio Taldeak.

Luar Na Lubre taldeak kontzertua eskainiko du gaur Azpeitian, Kulturaz kooperatibak antolatuta, eta emanaldi horretarako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Luis San Juan eta Mikel Astigarraga dira sarrera horiek irabazi dituztenak eta Uztarria jarri da haiekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

22:00etan hasiko da Luar Na Lubreren kontzertua, Soreasu antzokian. Ribeira Sacra bere azken diskoa aurkeztuko du Galiziako folk taldeak Soreasun. Sarrerak eros daitezke oraindik, Interneten kulturaz.eus atarian edo Sanagustin kulturgunean. Bieito Romero taldekideari egindako elkarrizketa ere irakur daiteke webgune honetan.