'Mikrouhinak' saioa

Pertsonen adierazkortasuna harrapatu du Pedro Luengok zuri-beltzeko erretratuetan

Uztarria.eus 2018ko abe. 19a, 12:06

Joan zen ostiralaz geroztiz zabalik dago Pedro Luengo artista azpeitiarraren Portrait. Black and white erakusketa  Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Ikusmina sortu du haren lanak, eta ez da gutxiagorako. "Tamaina handiko" dozena bat koadro etniko zintzilikatu ditu margolariak erakusketa aretoaren hormetan. Hamabi artelan, hamabi pertsonetan inspiratuta. Izan ere, Asiako eta Afrikako pertsonen erretratuak eraman ditu mihiseetara Azpeitiko artistak. Luengoren hitzetan, "adierazkortasun handia" duten irudiak dira sortu dituenak, eta azaldu duenez, koloreekin jolastuz, "goxotasuna" eman nahi izan die irudiei. Erakusketan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean sortutako Mikrouhinak bideo sortarako.