Hasi dira Kalebarrena asfaltatzeko prestatzen

Uztarria.eus 2018ko aza. 30a, 18:07

Uste baino lehenago hasi dira lanean Urrestillako Kalebarrenean. Urrian ur hoditeria berritzeko lanak egin ondoren, kalea asfaltatzea gelditzen zen, obrak bukatzeko. Berez, astelehenean ziren lan horiekin hastekoak, baina gaur goizean hasi dira beharginak asfaltoa bota aurreko lanekin; kaleko zorua altxatzen, besteak beste. Horrela, hainbat unetan kalea itxita egon da trafikoarentzat. Astelehenean eta asteartean osatuko dituzte lanak, eta bi egun horietan bai, ibilgailuentzat itxita egongo da Kalebarrena.