80 lagunetik gora bildu dira 'Urola ibaia' dokumentalaren emanaldian

Uztarria.eus 2018ko aza. 14a, 09:07

Jabier Arenasek ondutako Urola ibaia dokumentala eman zuten atzo, asteartea, Soreasu antzokian. Bailara zeharkatzen duen ibaiak daukan aberastasuna agerian utzi du azpeitiar bideoegileak dokumentalean, irudi ikusgarriak bilduta. Umea zenetik lotura berezia du Urola ibaiarekin, eta hura omendu nahian egin du lana. 80 lagunetik gora elkartu ziren atzoko proiekzioan, eta naturaz ikasteko eta kontzientziatzeko balio izan zien haiei emanaldiak.

Ingurumenaz kontzientzia sortzea helburu duen beste film bat emango dute gaur, asteazkena, Soreasun: Cien dias de soledad (Espainia, 2016), 19:00etatik aurrera. Gipuzkoako Foru Aldundiak GNaturaldia topaketen barruan antolatutako egitasmoetako bat da gaurko emanaldia. Gerardo Olivares eta Jose Diaz dira lanaren egileak, eta horiek teknologiarik eta aurrerapenik gabe ehun egunetan bizi izan zituzten esperientziak ezagutu ahal izango dira ikus-entzunezkoaren bidez.