Zabalik dago oraindik IX. Herriarteko Kros Mistorako izen-ematea

Uztarria.eus 2018ko aza. 1a, 17:58
IX. Herriarteko Kros Mistoaren antolatzaileak, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. (Ikasberri)

Lasterketa plazan hasiko da, eta ibilbideak 6,2 kilometro izango ditu. Kros mistoan parte hartu nahi dutenek, hiru lekutan egin dezakete izen-ematea: Azpeitiko igerilekuan, Azkoitiko kiroldegian eta herrikrosa.eus webgunean.

Zapatuan jokatuko da Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako IX. Herriarteko Kros Mistoa, 18:30ean hasita. Antolatzaileek gogoratu dute izen-ematea zabalik dagoela oraindik, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete.

Lasterketa plazan hasiko da, eta ibilbideak 6,2 kilometro izango ditu. Kros mistoan parte hartu nahi dutenek, hiru lekutan egin dezakete izen-ematea: Azpeitiko igerilekuan, Azkoitiko kiroldegian eta herrikrosa.eus webgunean. Izen-ematea aurrez egiten dutenek, 20 euro ordaindu beharko dute bikoteko. Lasterketaren egunean bertan ere jarriko dute izena emateko aukera, eta orduan 30 euro ordaindu beharko da bikoteko.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 14 urtetik gorako gazteek ere har dezakete parte kros mistoan, betiere izena ematerakoan gurasoren edo arduradun baten baimena aurkezten badute. 

Iaz, 72 bikotek parte hartu zuten Herriarteko Kros Mistoan, eta Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia bizkaitarrek jantzi zuten txapela