Katxalin elkarteko kideek diru bilketa egingo dute asteartean Azpeitian

Uztarria.eus 2018ko urr. 12a, 11:37

Bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen elkarteko kideak plazan izango dira. Diru bilketa egiteaz gain, loteria ere salduko dute, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Katxalin bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteko kideak Azpeitian izango dira datorren asteartean. Hain zuzen ere, diru bilketa egin eta loteria salduko dute, azoka eguna dela aprobetxatuta, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Plazan jarriko dute mahaia elkarteko kideek.

Joan zen asteazkenean hitzaldia eskaini zuten Katxalin elkarteko kideek Emakumeen Txokoan, eta hainbat lagun bertaratu zen solasaldia entzutera. Besteak beste, bularreko minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta dignostiko goiztiarraren garrantziaz aritu ziren hizketan.