Bularreko minbiziaren prebentzioaren inguruko xehetasunak ezagutu dituzte Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2018ko urr. 11a, 16:01

Bularreko minbiziaren prebentzioaren gaineko solasaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Kattalin elkarteko kideek Emakumeen Txokoan. Adin guztietako emakumeak bertaratu ziren solasaldira, gaiaz interesatuta. Kattalin bularreko eta ginekologiako minbizia jasandako Gipuzkoako emakumeen elkartea da, eta bertako kideek esan zutenez, badirudi 50 urteko emakumeentzat "garrantzitsuagoa" dela bularreko minbizia, baina aurrez informazioa eta kontzientziazioa izatearen garrantzia azpimarratu zuten. Haien aburuz, diagnostiko goiztiak batek "asko" lagun dezake minbiziari aurrea hartzerako garaian. Solasaldian zehar, izpide izan zituzten, besteak beste, bularreko minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta dignostiko goiztiarraren garrantzia.