Ardo dastaketa izango da gaur eguerdian Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko abu. 28a, 12:12

Dastaketan parte hartzeko izena kulturgunean bertan eman beharko da momentuan, eta zazpi euro ordaindu beharko da. Dastaketa 13:00etan hasiko da, eta bost ardo probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Goikokaleko San Agustin jaiak tarteko antolatu dute dastaketa. Ondoren, bazkaria izango da.

Goikokaleko San Agustin jaiak iritsi dira azken txanpara. Gaur, San Agustin eguna, ardo dastaketa eta bazkaria egingo dituzte kale horretako bizilagunek 13:00etatik aurrera. Ardo dastaketa ordu horretan hasiko da Sanagustin kulturgunean, eta momentuan eman beharko da izena, zazpi euro ordainduta. Bertaratzen direnek Sanzo klasikoa (verdejo), Lacrimus zuria (trempranillo), Maria Sanzo (albariño), Lacrimus 5 (rioja) eta Tras la Yesca (toro). Ondoren bazkaria egingo dute kulturgunean bertan.

Honako lotura honetan ikus daiteke Goikokaleko jaietako asteburuko irudi bilduma.