Saninazioak 2018

Bihar jokatuko dituzte Cesar Valverde pilota txapelketaren zortzi finalak Frontoi Txkian

Uztarria.eus 2018ko uzt. 27a, 12:19
Iazko finaletan parte hartu zuten pilotari guztiak, sari banaketaren ondorengo argazkian.

10:30ean hasiko da lehendabizikoa eta ondoren etorriko dira beste zazpirak, benjamin aurreko, benjamin, kimu, infantil eta kadete mailetakoak.

Bihar, zapatua, jokatuko dituzte Frontoi Txikian aurtengo Cesar Valverde pilota txapelketaren finalak. 150 pilotari gaztek parte hartu dute Ilunpe pilota elkarteak antolatutako txapelketaren edizio honetan, eta bihar erabakiko dira txapelak.

Guztira, zortzi final ikusteko aukera izango da bihar Frontoi Txikian, 10:30ean hasita. Hauek dira neurketak:

Benjamin aurrekoak (2011. urtean jaiotakoak, banaka):

  • Jon Egibar vs Unax Larramendi.

Benjamin aurrekoak (2010. urtean jaiotakoak, banaka):

  • Iñaki Kerejeta vs Julen Urrestilla.

Benjaminak (banaka):

  • Oinatz Azpitarte vs Ibai Elustondo.

Benjaminak (binaka):

  • Mikel Iturralde-Xabier Kabue vs Aimar Elosegi-Elorri Urkizu.

Kimuak (binaka):

  • Unai Eizagirre-Aiert Uria vs Xuban Ibarguren-Aritz Senperena.

Kimuak (binaka):

  • Ekain Azkue-Peio Ziarsolo vs Xabat Egiguren-Jokin Artetxe.

Infantilak (binaka):

  • Beñat Labaka-Jokin Bidezabal vs Beñat Ezama-Urtzi Egiguren.

Kadeteak (binaka):

  • Aimar Egiguren-Oier Alonso vs Iker Egiguren-Haritz Larrañaga.