Saninazioak 2018

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 19a, 14:34

Zapatuan eta uztailaren 25etik abuztuaren 5era bitartean bertan behera geldituko dira Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museoaren ondoko geltokiak. Autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak egun horietan. Uztailaren 29tik 31ra aldaketak izango dira UK01 linean, eta gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean.

Festak direla eta, datozen egunetan hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan. Larunbatean, uztailaren 21ean, Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museoaren ondoko geltokiak bertan behera utziko dituzte, baita uztailaren 25etik abuztuaren 5era bitartean ere. Horrenbestez, autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak.

Gainera, jaiak direla eta Azkoitia eta Donostia arteko UK01 autobus lineak zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 29tik 31ra bitartean.

Bestalde, uztailaren 30etik abuztuaren 1era, gaueko hainbat autobus zerbitzu berezi izango da San Inazio festak direlako.