Azpeitia Dantzan egitasmoa amaierara iritsi da. Erromeria eta dantza jauziak izan dira gaurko azken saioaren protagonistak. Herritar ugari gerturatu den arren plazara, euripean hasi da erromeria. Eguraldiak atzera bota ditu bertaratu direnen dantzarako gogoak, baina poliki-poliki zerua argitu da, eta azpeitiarrak musikaren doinuan dantzan aritu dira. Dantza jauziak egin dituzte jarraian, Azpeitia Dantzan egitasmoari bukaera emateko.
Hona hemen gaurko emanaldiko irudiak:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!