Kepa Otaegiren gorpua ostiralean iritsiko da Azpeitira

Uztarria.eus 2018ko uzt. 11a, 14:49

Azpeitiarra joan den igandean hil zen Italian, moto istripu batean. Zapatuan izango da haren aldeko hileta elizkizuna, parrokian.

Etzi iritsiko da Azpeitira Kepa Otaegiren gorpua. Joan den igandean hil zen 48 urteko azpeitiarra, Italiako Alpeetan moto istripua izan ondoren. Gorpua etxeratzeko izapideak bete ondoren, eta okerrik ez bada, ostiralean iritsiko da Azpeitira haren gorpua.

Hurrengo egunean, zapatuan, egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 18:30ean.