Gizon azpeitiar bat hil da, Italian moto istripua izanda

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 12:43

Italiako Alpeetan izan zuen istripua atzo 48 urteko gizon azpeitiarrak, Paso Stelvio errepidean. Ez dakite oraindik zerk eragin zuen ezbeharra.

48 urteko gizon azpeitiar bat hil da, Italian moto istripua izanda. Atzo arratsaldean izan zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak istripuaren berri, eta erakundeak azaldu duenez, ez dakite oraindik zerk eragin zuen ezbeharra. Italiako Alpeetan izan zuen istripua azpeitiarrak, Paso Stelvio errepidean, motoarekin.