Lolo Encinasek ISBren gizonen lehen taldea zuzentzen jarraituko du

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 13:35
Lolo Encinas entrenatzailea. (ISB)

Aurreko denboraldian Urrezko LEB Ligan aritu zen Sammic ISB gizonen lehen taldea, eta mailari eusterik izan ez badute ere, Encinasi kontratua berrituko dio saskibaloi taldeak. "Entrenatzailerik onena izanda, zertarako aldatu!", idatzi zuen ISBk Twitterreko bere kontuan, berria ematerakoan.

Lolo Encinasek (Donostia, 1974) Zilarrezko LEB Ligako ISBren taldea zuzentzen jarraituko du beste denboraldi batez. Aurreko denboraldian Urrezko LEB Ligan aritu zen Sammic ISB gizonen lehen taldea, eta mailari eusterik izan ez badute ere, Encinasi kontratua berrituko dio saskibaloi taldeak. "Lolo Encinasek eta Iraurgik beste urtebete elkarrekin egingo dugu. Entrenatzailerik onena izanda, zertarako aldatu!", idatzi zuen ISBk Twitterreko bere kontuan. Encinasek ere esker hitzak izan zituen klubarentzat.

Encinasek joan zen denboraldiaren hasieran hartu zuen Iker Buenoren lekukoa. Dena den, ordurako ISB ez zen klub arrotza donostiarrarentzat. Izan ere, 2003tik 2006 bukaerara Iraurgiko Nazional Ligako taldean eta EBA Mailako taldea entrenatu zituen donostiarrak. Ondoren, Pablo Laso entrenatzailearen laguntzaile aritu zen Bruesa GBCn, eta, ondoren, Lagun Aro GBCn. Gero laguntzaile gisa aritu zen Gipuzkoa Basket taldean.