Mikel Labaka eta Oier Agirrezabala Reala Bren talde teknikoan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 9a, 12:09

Reala B taldeak gaur, astelehena, hasi du denboraldi-aurrea, eta bi azpeitiar, behintzat, izango dira taldean. Izan ere, Mikel Labaka taldeko bigarren entrenatzailea izango da, eta Oier Agirrezabala prestatzaile fisikoa.

Biek urteak daramatzate Realeko talde teknikoetan. Labaka Realaren lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan zen joan zen denboraldian, Imanol Alguacil entrenatzaile zela, eta 2018-2019 denboraldian ere hala ariko da, baina bigarren taldean. Agirrezabalak ere urte ugari daramatza Reala Bn prestatzaile fisiko lanetan.

Aitor Zulaika azpeitiarra, berriz, Reala C taldeko bigarren entrenatzailea izango da.

Argazkian, Reala Bren talde teknikoa; tartean, Labaka eta Agirrezabala.