Oinezkoentzat bidea egokitu dute igerilekua eta Loiola arteko ibai inguruan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 3a, 11:59

Igerilekua eta Loiola artean, ibaiaren ondoan, oinezkoentzat bide bat egokitu du Udalak. Ibaiaren mugimendua irudikatzen du bideak, eta hainbat eserleku jarri dituzte bertan. Hilabete batzuk badira gunea egokitu zutenetik, eta dagoeneko herritar ugari ibiltzen da inguru horretan paseoan. Ibaiari eta haren inguruko guneari "balioa" emateko egin dute egokitze lan hori, eta ez da izango Udalak inguru horretan egin duen hirigintza lan bakarra; izan ere, Sanjuandegi eta Loiola bide zaharra ere eraberrituko du erakundeak datozen asteetan.