Leire Zeziaga bigarren, Swim Barcelona itsas zeharkaldian

Uztarria.eus 2018ko mai. 28a, 19:36

Leire Zeziaga Azpeitiko bizilagunak bigarren postua lortu zuen atzo, hilak 27, Bartzelonan jokatutako Swim Barcelona itsas zeharkaldian. Zeziagak ordu bat, hiru minutu eta hamaika segundo behar izan zituen 5 kilometro eta 700 metroko zeharkaldia osatzeko. Guztira, 101 lagunek amaitu zuten proba, eta Zeziaga izan zen helmugara iritsi zen bigarren emakumea.

Zeziaga Marea Urdina egitasmoaren sustatzaileetako bat da, eta atzoko garaipena autismoaren aldeko mezua zabaltzeko aprobetxatu zuen. Izan ere, Marea Urdinaren kanpainaren ikur bihurtu den banderolarekin igo zen Swim Barcelona itsas zeharkaldiko podiumera.

(Argazkia: Marea Urdina)