Silueta ere ez dute utzi

Uztarria.eus 2018ko urt. 31a, 18:29

Sokamuturrerako erabiltzen den sokatik lotuta zegoen haurraren horma irudiaren siluetak ere ez du denbora asko iraun Elizkaleko horman. Atzorako margo grisez estalita zegoen irudi osoa, baina haurraren silueta nabari zitekeen margo grisaren azpian. Gaur horma berriz margotuta agertu da, eta umearen silueta guztiz ezabatuta.

Sortu du zalaparta horma irudia ezabatu izanak sare sozialetan, eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak Twitterren adierazi duenez, ez du udalak agindu irudia ezabatzea. "Udal Gobernuak agindurik ez badu eman ere, saiatuko gara zer gertatu den enteratzen, ematen duenez ez baita lehen aldia".

Joan zen asteburuan agertu zen horma irudia Elizkaleko pareta batean. Hain zuzen ere, haur baten silueta irudikatzen zuen, zezena balitz bezala lepotik soka zintzilik zuela.

2016ko urrian horma irudi berdina agertu zen Elizkalearen eta Done Jakue kalearen arteko kantoian, eta hura ere ezabatu egin zuten; orduan, ordea, umearen silueta soilik ezabatu zuten.

Horma irudi horren aferak izan du oihartzuna Twitter sare sozialean: