Horma irudi bat ezabatu dute Elizkalean

Uztarria.eus 2018ko urt. 30a, 19:27

Joan zen asteburuan horma irudi bat agertu zen Elizkaleko pareta batean. Hain zuzen ere, haur baten silueta irudikatzen zuen, zezena balitz bezala lepotik soka zintzilik zuela. Egunotan, baina, ezabatu egin dute irudia. Dena den, margo grisez estali badute ere, nabari daiteke haurraren horma irudia.

2016ko urrian horma irudi berdina agertu zen Elizkalearen eta Done Jakue kalearen arteko kantoian, eta hura ere ezabatu egin zuten; orduan, ordea, umearen silueta soilik ezabatu zuten.

Horma irudi horrek izan du oihartzuna Twitter sare sozialean: