Sansebastianak 2018

Haurrak ere hasi dira atabalak astintzeko prestatzen

Uztarria.eus 2018ko urt. 17a, 11:52

Uztarria.eus-ek eta Urola Kostako Hitzak honako bideo hau grabatu zuten atzoko haurren danborradako lehen entseguan. Aste honetan, beste bi entsegu egingo dituzte danbor taldeek: gaur eta bihar, 16:00etan, Izarraitzen.

Umeen danborradan hamar danbor talde aterako dira: Azpeitiko Ikastola Ikasberriko bi, Iraurgi Ikastetxeko hiru, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko hiru, Juan Antxieta musika eskolako bat eta Itsasi dantza taldeko bat.