Sansebastianak 2018

San Sebastian jaien balorazio "positiboa" egin du Udalak

Uztarria.eus | 2018-01-22 : 17:48 | Festak

Mikel Ibarzabal Festa batzordeburua "gustura" agertu da festek izan duten erantzunarekin. "Egun ederrak izan dira. Tarteka xiri-miria egin badu ere, eguraldia ez da traba izan festak bere horretan jarraitzeko. Eta herritarrek nahiz bisitariek danborradaz gozatzeko aukera paregabea izan dute".

 

Bandera jaitsieraren laburpen bideoa

Uztarria.eus | 2018-01-21 : 18:33 | Festak

Festetako azken danborradarekin amaitu zen atzo ere San Sebastian eguna. 11 taldek hartu zuten parte. Danborradaren ibilbidean zein plazan hartutako hainbat irudirekin osatu dute bideo hau Uztarriak eta Urola Kostako...

Atera dute zezena Etxe Zurinekotik

Uztarria.eus | 2018-01-21 : 17:51 | Festak

 

Gaur, igandea, eguerdian eta arratsaldean zezena izan da kalean protagonista. Eguerdian sokamutur txikia egin dute Erdikaletik irtenda, eta neska-mutilak ibili dira sokan. Gero, herriko plazan zezen txikiekin jolasean ibiltzeko aukera...

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Dozena bat lagunek protesta egin zuten atzo sokamuturraren kontra

moiarzabal | 2018-01-21 : 17:29 | Festak

 

Atzo, San Sebastian egunez, sokamuturraren kontrako eta animalien aldeko protesta egin zuten dozena bat lagunek plazan. Eguerdirako zuten protesta deituta Azoka Plazaren aurrean, eta zezena plazan zebilen artean oihuka jardun...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bandera jaitsita, isildu dira aurtengo danbor hotsak

Uztarria.eus | 2018-01-21 : 01:36 | Festak

 

San Sebastian eguneko bandera jaisteko danborradan 11 taldek parte hartu dute. Olazko Andre Mariaren plazatik irten eta Alde Zaharrean ibilbidea egin ondoren, herriko plazan elkartu dira denak. Gauerdian herriko bandera...

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Umeen danborradaren laburpen bideoa

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 20:03 | Festak

Gaur eguerdian umeek egin duten danborradaren ibilbidean zein plazan hartutako hainbat irudirekin osatu dute bideo hau Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak.

Oihana Labianok San Sebastian bezperan abestu zuen bertsoa

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 17:37 | Festak

San Sebastian bezperan, gauerdia jo aurretik, bertso bat abestu zuen Oihana Labiano azpeitiar gazteak. Plazan bilduta ziren danbor taldeetako kideek nahiz danborrada ikusten ziren herritarrek adin entzun zuten Labianok kantatutako...

San Sebastian bezperako danborradaren laburpen bideoa

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 17:16 | Festak

Atzoko helduen danborradaren ibilbidean zein plazan hartutako hainbat irudirekin osatu dute bideo hau Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak.

Umeek gozatu eta gozarazi egin dute beren danborradarekin

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 14:31 | Festak

 

Beste behin, Alde Zaharreko kaleak jendez bete dira San Sebastian egunaren eguerdirako. Ehundaka izan dira umeen danborradaren ikuskizunaz gozatzera inguratu diren herritarrak, eta danbor-jotzaile txikiek ez diete hutsik egin. Umeen...

»» Ikusi argazki guztiak (85)

Diana eta prozesioa, San Sebastian egunean kaleak esnatzeko

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 11:33 | Festak

 

Gaueko festa jendetsua eta gero, askoz itxura lasaiagoa zuten gaur goizean herriko kaleek. Bezperako danborradaren burrunbarik gabe, baina isiltasuna urratzeko adina musikarekin eta danbor eta upel hotsekin esnatu da Azpeitia...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

'San Sebastian martxa', parrokia barruan

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 11:28 | Festak

Atzo eliz atarian aurrena eta gero plazan, bandera jasotzerakoan, entzun zen San Sebastian martxa Azpeitian. Gaur, zaindariaren egunean, prozesioaren ondoren eta meza hasi aurretik, aspaldiko ohitura bihurtu den legez, parrokia...

'San Sebastian martxa', Azpeitiko plazan

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 01:20 | Festak

Gauerdiko kanpaiek jotzearekin batera, herriko plazan elkartu dira helduen danborradako talde guztiak. San Sebastian martxa jo dute denek, eta danbor-joleak ez ezik, ehunka herritar elkartu dira han. Honako bideoan ikus...

Danbor hotsek hartu dute Azpeitia

Uztarria.eus | 2018-01-20 : 00:59 | Festak

Helduen danborradarekin lehertu dira sansebastianak. 27 konpainiak parte hartu dute danborradan, eta festa giroa da nagusi herrian.

 

Atzera kontaketan sartuta

Uztarria.eus | 2018-01-19 : 19:59 | Festak

 

Bi ordu pasatxo falta dira helduen danborrada hasteko, eta San Sebastian bezperako hitzordu nagusian parte hartuko duten 27 taldeak afaltzen ari dira uneotan, kanpoan euri zaparradak eta aterruneak tartekatzen diren...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ikastetxeetako danborradak, euriarengandik ihesi

Uztarria.eus | 2018-01-19 : 18:41 | Festak

 

Ikasle gehienek aterpean astindu dituzte aurten atabalak ikastetxeetako danborradetan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoak izan dira atarira atera diren bakarrak, eta eguraldiak errespetatu egin ditu. Iraurgi Ikastetxekoek kalez kale ibiltzeko asmoa zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (68)

San Martin egoitzan ere egin dute danborrada

Uztarria.eus | 2018-01-19 : 18:23 | Festak

 

Adineko pertsonen San Martin egoitzan San Sebastian bezpera goizez ekin diote festak ospatzeari. Iraurgi Ikastetxeko haurrak lagun zituztela, danborrada egin dute egoiliarrek, arratsaldean ikastetxetxeetan eta gaur gauean eta bihar herriko...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hemen da danborraden festa handia

Uztarria.eus - Urola Kostako Hitza | 2018-01-19 : 17:42 | Festak

2.000tik gora lagunek parte hartuko dute danborradetan. Gaur 22:15ean hasiko da helduen danborrada, bihar 12:30ean umeena eta 23:15ean, berriz, bandera jaitsi aurreko azken saioa. Sokamuturra ere ez da faltako. Ikusi albiste honetan helduen eta umeen danborradetako taldeek zer hurrenkeratan desfilatuko duten kalean, eta non kokatuko diren plazan.

 

Azpeitiko danborrada, belaunaldien topagune

Gipuzkoako Hitza | 2018-01-19 : 12:31 | Festak

Askori familiatik datorkie sansebastianetan danborrak edo upelak hartu eta atabalak astintzeko grina. Altuna sendia da horren adibide adierazgarrienetako bat. Gipuzkoako Hitzan erreportajea egin dute haiekin.

 

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte bihar danborradak ikastetxeek

Uztarria.eus | 2018-01-18 : 18:38 | Festak

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek ere festa giroan ospatuko dute San Sebastian bezpera.

 

Nekane Azpiazu: "Ikusi dutenek karroza oso azpeitiarra dela adierazi didate"

Urola Kostako Hitza | 2018-01-18 : 12:29 | Festak

Lehen aldiz aurkeztu da azpeitiarra sansebastianetako karroza lehiaketara, eta sokamuturraren 500. urtemugan oinarritutako lana egin du. Arkitektura ikaslea "gustura" da egindakoarekin.

 

Emaitzak: 37 | Orriak: 1 2