Elkarretaratzea egin dute dozenaka ikaslek, Gudari Egunaren harira

Uztarria.eus 2017ko ira. 27a, 14:39

Gudari Eguna da gaur, irailak 27, eta horren harira, elkarretaratzea egin dute herriko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ehundik gora ikaslek. Sanjuandegiko biribilgunean elkartu dira 12:00etan, Herri zahar batek bide berritik ekingo dio ametsari lelopean. Gaur, asteazkena, nahiz zapatuan Angel Otaegiren eta Juan Paredes Manot Txikiren omenez egingo diren ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte ikasleak zein gainerako herritarrak.

Gaurko egunez duela 42 urte, Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituen, FRAPeko beste hiru kiderekin batera.