Agirrezaba, Etxeberria IV, Matxin III eta Ion izango dira 45. Binakako Erremonte Txapelketan

Uztarria.eus | Kirolak
2015ko urr. 28a, 11:45

Zapatuan hasiko da txapelketa, eta abenduaren 19an bukatuko da, finalarekin. Neurketa guztiak Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango dira, eta binakako txapelketa denez, Agirrezabala Urrizarekin ariko da, Etxeberria IV. Etxeberria III.arekin, eta Ion Matxin III.arekin.

Erremontista batzuk atzoko aurkezpenean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Sei bikotek hartuko dute parte zapatuan hasi eta abenduaren 19an bukatuko den 45. Binakako Erremonte Txapelketan. Parte hartuko duten hamabi pilotarien artean dira Igor Agirrezabala matxinbentarra, Haritz Etxeberria Etxeberria IV. urrestildarra, Matxin III. matxinbentarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra. 

Agirrezabala Urrizarekin ariko da, Ion Matxin III.arekin eta Etxeberria IV.a Etxeberria III.arekin. Horiez gain, Ezkurra II eta Barrenetxea IV.a, Ezkurra eta Endika eta Uterga eta Olazar bikoteak ere lehian izango dira.

Zapatuan hasita azaroaren 28a bitartean jokatuko den ligaxkan denek denen kontra jokatuko dute, eta lehenbiziko postuetan sailkatzen diren lau bikoteek lortuko dute finalerditarako txartela. Finalerdiak abenduaren 5ean eta 12an jokatuko dira, eta handik bi bikote sailkatuko dira abenduaren 19ko finalera. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango dira partida guztiak.

Iazko txapelketa Ionek eta Koteto Ezkurrak irabazi zuten.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu