Hirugarren txapela Ion Etxeberriarentzat

Uztarria.eus 2014ko abe. 22a, 18:20
Ion Etxeberria eta Ezkurra podiumean (eskubitik hasita hirugarrena da azpeitiarra), txapelak buruan eta kopak eskuetan. (ORIAMENDI)

Koteto Ezkurrak eta azpeitiarrak Ezkurra II.a eta San Miguel 40-35 gainditu zituzten zapatuan Galarretan, 44. Binakako Erremonte Txapelketaren finalean. Iaz Utergarekin eta 2011n Zeberiorekin ere txapelak jantzi zituen Etxeberriak.

Ion Etxeberria azpeitiarrak erremonte jokalari profesionaletako bere hirugarren txapela jantzi zuen zapatuan, abenduak 20, Galarreta frontoian. Pronostikoaz betez, Koteto Ezkurrak eta azpeitiarrak Ezkurra II.a eta San Miguel 40-35 gainditu zituzten, 44. Binakako Erremonte Txapelketaren finalean.

Horrenbestez, lau urtean hirugarren txapela lortu du Ion Etxeberriak. Azpeitiko atzelariak iaz eskuratutako titulua berretsi du binakakoan. 2013an, Utergarekin jantzi zuen bere bigarren txapela. Estraineko garaikurra, berriz, 2011n irabazi zuen, Zeberiorekin.