Sexu eta bikote harremanen aholkularitza zerbitzua eskainiko dute

Uztarria.eus 2014ko urt. 8a, 10:24
Errasti, Etxaniz, Etxeberria eta Sancho, atzoko aurkezpenean. (Olatz Prat)

Udalaren Plax! programa eraberrituak bizitzako aro guztietako sexu arloko zailtasunetan laguntzea du xede.

Azpeitiko Udalak, Parekidetasun Sailaren bitartez, Plax! sexu eta bikote aholkularitza zerbitzu eraberritua jarriko du abian. Zerbitzua lehendik ere martxan zegoen arren, zerbitzu profesional eta koordinatu batekin osatuko dute eskaintza. Izan ere, udaleko Parekidetasun Saila, udaleko Sexologia Zerbitzua eta Azpeitiko Osasun Zentroa koordinatu egingo dira erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko xedez.

Eneko Etxeberria alkateak atzo aurkezpenean adierazi zuenez, "erakundeoi giza eskubideen defentsa dagokigu, eta sexu eta ugaltze eskubidea, giza eskubide oinarrizkoa da". Horrenbestez, Azpeitiko Udalak "jarrera aktibo bat hartu, gaia agendan sartu eta arazoei aurre hartzeko hautua" egin du.

Zerbitzu honek Nazio Batuen Erakundeen gomendioei erantzuten diela nabarmendu zuen Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak. Horrez gain, zera azpimarratu zuen: "Emakume nahiz gizonei, bakoitzak bere ezaugarriak izanik, bizitzaren aro bakoitzean aukera berriak sortzen zaizkie, baina baita zailtasun berriak ere". Horregatik, "arlo erotikoari duen garrantzia eman eta ibilbide horretan herritarrek topa ditzaketen oztopoei aurre egiteko zerbitzua" izango dela adierazi zuen.

Informazioa

  • Txanda hartzeko edo kontsultarako telefonoa: 688 897 920.
  • Bulegoa: Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan.
  • Aurrez aurreko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Aurrez aurreko arreta egunak: urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 22, maiatzak 3, maiatzak 31, ekainak 28, uztailak 19, irailak 27, urriak 25, azaroak 29 eta abenduak 20.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.