Matxin III-Labaka eta Otaegi-Agirrezabala, Azpeitiko Erremonte Txapelketako finalera

Uztarria.eus 2013ko eka. 10a, 12:15

Txapelketan parte hartu duten hamabi erremontistetatik zortzi azpeitiarrak dira, eta horietatik lau izango dira finalean. Txapelketako azken partida ekainaren 17an jokatuko da, Izarraitz pilotalekuan. 

Atzo, igandea, jokatu ziren partidetan erabaki zen nortzuk jokatuko duten Azpeitiko XIV. Erremonte Txapelketako finala: Matxin III eta Labaka zein Otaegi eta Agirrezabala. Atzo, Matxin III eta Labaka izan ziren irabazleak Matxin VI eta Zubizarretaren aurka jokatu zuten partidan, 38 eta 40 punturekin. Otaegi eta Agirrezabalak, berriz, 40 eta 28 garaitu zituzten Segurola eta Ion. Finala datorren igandean, ekainak 17, jokatuko da, Izarraitz pilotalekuan. 

Maiatzaren 26an hasi zen txapelketan hamabi erremontistek hartu dute parte. Zortzi ziren azpeitiarrak, eta horietatik lau iritsi dira finalera.