Igandean hasiko da Azpeitiko XIV. Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus 2013ko mai. 21a, 15:15
Txapelketan parte hartuko duten erremontista batzuk, Udal ordezkariak eta Oriamendi enpresako kideak, aurkezpenean.

Beste urteetan ez bezala (ostiraletan izaten ziren), aurten igandeetan izango dira txapelketako kanporaketak eta finala. 18:00etan hasiko dira partida guztiak, 40 tantora izango dira eta sarrera doakoa izango da.

Hastear da Azpeitiko XIV. Erremonte Txapelketa, eta aurtengo berrikuntza nagusia partiden eguna izango da. Izan ere, beste urteetan ez bezala (ostiraletan izaten ziren), aurten igandeetan izango dira txapelketako kanporaketak eta finala. 18:00etan hasiko dira partida guztiak, 40 tantora izango dira eta sarrera doakoa izango da.

Igande honetan abiatuko den txapelketak hiru kanporaketa izango ditu, eta guztira hamabi erremontista ariko dira nor baino nor binaka, bi taldetan banatuta. Erremontista horietatik lau azpeitiarrak izango dira: Labaka, Otaegi, Jon eta Aizpuru III.na. Beste hiru, Matxin III, Matxin VI eta Agirrezabala Matxinbentakoak, eta Etxeberria IV Urrestillakoa.

Hemen partiden egutegi osoa:

Maiatzak 26, igandea:

A taldeko Matxin III eta Labaka A taldeko Etxeberria IV.ren eta Larrañagaren kontra.

B taldeko Segurola eta Ion B taldeko Etxabe II.naren eta Aizpuru III.naren kontra.

Ekainak 2, igandea:

A taldeko Matxin VI eta Zubizarreta A taldeko maiatzaren 26ko bikote galtzailearen aurka arituko dira.

B taldeko Otaegi eta Agirrezabala B taldeko maiatzaren 26ko bikote galtzailearen aurka arituko dira.

Ekainak 9, igandea:

A taldeko Matxin VI eta Zubizarreta A taldeko maiatzaren 26ko irabazleen kontra lehiatuko dira.

B taldeko Otaegi eta Agirrezabala B taldeko maiatzaren 26ko irabazlearen kontra lehiatuko dira.

Ekainak 16, igandea:

Hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte A multzoko bigarrenak eta B multzoko bigarrenak.

Finala, berriz, bi multzoetako aurrenek jokatuko dute.