Oinarrizko argazkilaritza ikastaroko plazak, beteta

Uztarria.eus 2012ko ira. 27a, 12:59

Antolatzaileek adierazi dutenez ikastaroko plaza guztiak beteta daude, baina urtarrilean beste ikastaro bat antolatuko dute, eta "zerrendatik kanpo gelditu direnak kontuan hartuko dira".

Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako oinarrizko argazkilaritza ikastaroan plazak bete dira dagoeneko. Hori dela-eta, izen-ematea itxi egin dute, eta taldea osatu. Dena den, elkartekoek adieazi dutenez, datorren urtarrilean beste ikastaro bat antolatuko dute, eta "zerrendatik kanpo gelditu direnak kontuan hartuko dira".