Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2012ko ira. 24a, 19:39

Kamera reflex digitala erabiltzen irakatsiko dute eta ikasle bakoitzak bere kamera eraman beharko du saioetara. Ikastaroa urriaren 10ean hasiko da, hogei ordukoa da eta asteazkenero emango dute, 18:30etik 20:00etara.

Aurreko urteetan bezala, Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du ikasturte berrirako. Kamera reflex digitala erabiltzen irakatsiko dute eta ikasle bakoitzak bere kamera eraman beharko du saioetara. Ikastaroa urriaren 10ean hasiko da, hogei ordukoa da eta asteazkenero emango dute, 18:30etik 20:00etara.

Saio teorikoak eta praktikoak eskainiko ditu AAE-k. Ikastaroa euskaraz emango dute, elkartearen egoitzan (Perez Arregi plaza, 1). Hogei laguneko talde batentzat pentsatuta dago ikastaroa eta prezioa 60 eurokoa da.

Izena emateko, ondoko helbide elektronikora idatzi behar da: azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com.