Burdinbidearen inguruko udako ikastaroak "arrakasta" izan du

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2012ko uzt. 4a, 17:49

Bestetik, lurrun-trena uztailaren 7tik aurrera berriro martxan izango dela iragarri du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak. Bihar, uztailak 5, aurkeztuko dute bidaien denboraldi berria.

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean antolatutako udako ikastaroetako bat Azpeitian, Loiolako Arrupe hotelean egin da, ekainaren 27tik 29ra. Burdinbidea, iraunkortasuna eta lurralde antolakuntza: gaur eguneko egoera eta etorkizuneko ikuspegia testuinguru globalizatu batean goiburu hartuta egin dute. Burnibidearen fundaziotik azaldu dutenez, "arrakasta" izan du kurtsoak, jende askok hartu duelako parte. Hizlarien artean izandako profesionalen hitzaldiak ere azpimarragarriak izan direla azaldu du Maitane Ostolaza fundazioaren zuzendariak. "Besteak beste, hizlarien artean izan dira Oriol Nel'lo Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Geograļ¬a katedratikoa eta Bartzelonako Lurralde Antolakuntzako arduraduna; Mikel Diez Sarasola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio saileko Garraio zuzendaria; Alfredo Sanchez Vicente Europako Ingurugiro Agentziaren proiektu zuzendaria; edota Jean Pierre Aubert Parisko SNCF Lurralde Antolakuntzaren zuzendaria", azaldu du.

Ikastaroa Azpeitian egin izana "baikorra" izan dela gaineratu du Ostolazak.

Lurrun-trena berriro martxan

Bestetik, lurrun-trena uztailaren 7tik aurrera berriro martxan izango dela iragarri du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak. Bihar, uztailak 5, aurkeztuko dute bidaien denboraldi berria.