Zapatu gauetan autobus zerbitzu zabalagoa izango da Azkoitia eta Zumaia artean

Uztarria.eus 2012ko api. 11a, 12:19

Apirilaren 16tik, astelehena, aurrera Lurraldebus konpainiak eskaintzen duen Azkoitia eta Zumaia arteko autobus zerbitzua zabalagoa izango da zapatu gauetan, hau da, joan-etorrirako autobus gehiago jarriko dituzte asteburuan. Hori dela-eta, norabide bakoitzean lau autobus zerbitzu izango dira, eta zenbait ordutan linea hori zuzenean joango da Zumaiatik Donostira.

Lehenengo zapatu gaueko zerbitzua 23:40an aterako da Zumaiatik Azkoitira. Bigarrena, 01:15ean. Hirugarrena, berriz, 03:15ean, eta laugarrena 5:15ean. Azpeititik Zumaiara 00:30ean, 02:30ean, 04:20 eta 06:10ean egongo dira autobusak zapatu gauetan.

Azpeitiko Udalak esan duenez, "garraio publikoa indartuta, herritarrei zerbitzu gero eta hobea eskaintzea nahi dugu; horrela, mugikortasun jasangarriagoaren aldeko apustua sendotu nahi du". 

Hau ez da Azpeitiko Udalak beste udalekin elkarlanean garraio publikoa hobetzeko egiten dituen lehen gestioa. Izan ere, urte hasieran Zestoa eta Azkoitiako udalekin elkarlanean Donostiarako autobus zerbitzua indartu zuten. Bestalde, duela urtebete azaldutako gisan, "Errezil eta Beizamara joan-etorria egiteko garraioa hobetzeko lanean" jarraituko dutela adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Gipuzkoako Foru Aldundiari egiten ari den ahalegina eskertzeaz gain, herritarrei garraio publikoaren aldeko apustua egin eta autobus zerbitzua erabiltzeko deia ere egin die Etxeberriak.