Corrugados Azpeitiako 60 langile kaleratzea aurreikusten du enpresak

Uztarria.eus | Ekonomia
2012ko mar. 1a, 10:17

Ekainetik aurrera kaleratuko ditu, hil horretan bukatzen zaie-eta langileei Lana Erregulatzeko Txostena eta 105 eguneko suspentsioa. Corrugados enpresako batzordeko kideek adierazi dutenez, "aurretik esan genuen horrelako zerbait etorriko zela, eta badator. Espero genuen, eta behin baino gehiagotan esan izan dugu aurretik, kaleratzeko gehiago etorriko direla".

Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiako 60 langile kaleratzea aurreikusten du, ekainetik aurrera. Hil horretan bukatzen zaie langileei Lana Erregulatzeko Txostena eta 105 eguneko suspentsioa. Corrugados enpresako batzordeko kideek adierazi dutenez, "aurretik esan genuen horrelako zerbait etorriko zela, eta badator. Espero genuen, eta behin baino gehiagotan esan izan dugu aurretik, kaleratzeko gehiago etorriko direla".

Corrugados Azpeitiako zuzendaritzak bilera batean onartu die langileen ordezkariei ekainean beste espediente bat egin eta bertan 60 langile kaleratzea proposatuko dutela. "Azken bileran, Alfonso Gallardoren ordezkaria den Manuel Romerok beste espediente bat aurkezteko asmoa dutela onartu zigun, eta esan zigun enpresa konpetitibo bat izateko beharrezkoa zela espediente hori", kritikatu du Esteban Kanpos enpresa batzordeko LABeko ordezkariak.

60 langile horiek kaleratuta, 240 langile geldituko dira enpresan. Gainera, duela egun gutxi kaleratu zituzten 100 lagun Corrugados Azpeitiatik; 87 euren burua boluntario aurkeztuta, eta hamahiru enpresak erabakita. Orduan, langileen ordezkaritza sindikalaren gehiengoa diren ELA eta LABek salatu zutenez, "zuzendaritzaren adletik langileek boluntario aurkezteko presioak jasan zituzten".

Langileen ordezkariei arrazoia

Iaz, Corrugados Azpeitia enpresak urteko lanaldian lau lan egun gehiago ezarri zizkien enpresako langileei. Enpresa batzordeko gehiengo sindikala diren LAB eta ELAk horren kontra jo zuten epaitegietara. Hasieran, epaileak ez zien arrazoia eman langileei. Baina, langileen ordezkariek errekurtsoa sartu zuten. Orain, ordea, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak langileei arrazoia eman die. "Horrek esan nahi du, aurten langileok 32 ordu gutxiagoko urteko lanaldia izango dugula", dio enpresa batzordeko ordezkari batek.

 

 

Bidali:  

Erantzunak

bahaleike | 2012-03-01 : 16:28

Zer ari zarete adarra jotzen!!!!!!, 87 EUREN BURUA BOLUNTARIO AURKEZTUTA!!!!!!!, gehienak beraien buruak moztu ondoren aukeratu dute modu egokienan irtetzie, hori benetako egia zoritxarrez!!!!!!.

iber | 2012-03-01 : 21:10

Lotsagarria, lan delegazioak 100 lagun kaleratzeko baimena eman zuen eta 87 boluntario esaten dute, hoietan benetako boluntarioak zenbat ??? 55 urtetik gorakoak presionatuak izan dira edo beste hitz batzuetan beraiekin ez dela kontatzen esan zaie. Eta 55 urtetik berakoak, batzuek kanpoan beste lan bat aurkitu dute eta besteak ekainaren bukaera arte ERE-an egongo direla eta ekainean kondizio okerragoetan kaleratuko dituztela esan ondoren aurkeztu dira, eta beste 13 beraiek kaleratu dituzte.


Lotsagarriena orain datorrena da, Eusko Jaurlaritzak 100 langile bota ondoren 305 langile mantentzeko 5 milioi euro eman dizkio enpresa "reflotatzeko" eta prensan 305 lanpostu mantentzea lortu dutela esanez orriak eta orriak bete dituzte. Eta orain 100 langile kaleratu eta 15 egunera beste 60 kaleratu behar dituztela ekainean ... Ez al dauka Eusko Jaurlaritzak ezer esateko????? Ahhh eta onena 87 langile hauen izenean FOGASA-tik 27000 euro/langileko lortu nai dituela mailegu moduan ...

Ezer ez al dute esateko Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak???? Ez al diote 4 urteko bideragarritasun plana gogorarazi behar ??? Hau langilegoari adar jotzea da. Extremadurako enpresa honek euskaldunei kendutako dirua horrela eman behar al zaio, ez baditu bere promesak bete behar?????

Bada garaia langile, enkargatu eta direktibo berriek denak batera elkar hartu eta irtenbide on bat billatzeko denentzako. Iñongo diskriminaziorik egin gabe ERE-ekin eta gañontzeko kondizioekin. Utzi elkarren arteko liskarrak eta bat egin behar da.

Denon artean gauzak hobeto egingo dira eta.

bahaleike | 2012-03-02 : 11:37

Uztarria, notizia goitik bera aldatu duzute, gauzak horrela esplikaute nere lehenengo erantzuna soberan dago.

bazanbat | 2012-03-02 : 14:33

Barkakoizu bahaleike baño notizia ez dao gotik behera aldatua. sindikatuetako adierazpenak sartuitube baño notiziak iguala izeten segitzeu.

gazte82 | 2012-03-02 : 22:45

ba benetetako egia eztala duda gabe 87 boluntario gezurra ,batzuk meatxuka bezteak derrigortuta bakarren batzuk boluntario,100 lagun kale gorrian eta handik 15 egunera 60 kalea,eta nun da bidegarritasun planeko lanpostu haiek?bi urten galerak eta langilik ordainduber beti ta irabazi danin zer?eta nun da eusko jaurlaritzak salbatutako 305 lanpostu?15 eugunera beste 60,eta diru publiku hartu geu bialtzeko,5 milloi euro ituan 305 langile mantentzekotan,oin 60 langile kalin daudenin eusko jaurlaritzak indenizauberko dixkik beak onartutako bidegarritasun plan ortan.oin rajoy reforma dotore horrekin debalde botakoik jendie,
iber izenekukin ados emen o espabilatze gaituk o au baziek ,ez pentza eztanik itxiko jendik ori pentzatzeik ta au bano haundiyouek itxi dituk,ta mobilizaziyota 120 pertzona tope ta 400 gitxian e,100 kalin ta andaluzin 5 laun kalerauta seguru alboroto geio armako zuela,badek ordue danok bat iteko .......

juan | 2012-03-03 : 09:38

Nire iber eta gazte82-kin bat natxatorrek, hemen ELA-LAB eta Korrugados BAI delako hoien arteko lixkerrak alde batea utzi betxiau. Bazakiau hemen alde batea eta beste zein moitzeien eta zeñeatik bialdu ditxiaben esandakuk baño 40 gutxiyo.
Hemen azkenin denborie eztiau galduber, nik opiniyo bat eman nai diat, zeatik delegauek etzeate juntatzen direziyuekin eta eztiyozue proponitzen danok batea Gallardokin billera bat ein nai dezuela eta garbi lagatzeko danon aurrien ze eiteko asmue duen?
Txatarra ekartze eztan bitertin hau hiltzen lagatzen aituk. Eta kaleratziek justifikatzeko bide 1 dek.

Eusko Jaurlaritza eta Diputaziyueke zeoze esateko eukikoiabe ba?

Gallardok euskaldunen 5 milloi hartu ditxik ezta? Ba esan zian bezela erostie zakek Txatarra Azpeitireko eta haber danok lana einda irabaziyeta bueltatze gean, ze danon artien ezpaiau goue jartzen hau baziek gazte82-k esan bezela. Oiñ beste 60 eta geo Getafen bezela beste erdiyek eta danok ETXEA..

Hemen lan haundiye zeok eiteko eta Juniyun bukaeraarte bazakeau denborie baño LO ezin diau eon. Billera bat danok eiñ eta danok bat hartu beiau eta geure arteko txorradak alde batea laga, ze langiliek eztiau ezerre irabazten elkarrei trastiek botatzen jardutik asanbleatan, umien pare jartze gaituk ta.

Ta oingo 3 jefe hoyeke aterriza dezabela eta responsabilidadik ezkatzen hasi ditezela zee beayen lepuke jokun zaudek eh.

gazte82 | 2012-03-03 : 15:17

bueno juan-irekine adoz natxiok baitare beste itz batzukin baño derrigorrez danok batea au bestela baziek,eutanasia bezela indiziyu ipiñi ziguek iltzeko.....
ta uzteiat azpeiti mailan langilik bakarrik ezteula jaten ortik onek askoi emate ziok.......

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu